nortzuk

Nortzuk gara?

cabecera_nortzuk

Mikel eta Javi: oso maite ditugu arte eszenikoak, talde-dinamikak eta batez ere… ondo pasatzea!

Mikel Tejada: jatorrizko ideiaren sortzailea eta koordinatzailea. Ikus-entzunezko ekoizpenen eta ikuskizunen zuzendaria izateaz gain, gizarte hezitzailea da, eta diziplina biak uztartzen ditu berrikuntza-proiektuotan.

Javier Vicente: garatzailekidea eta diseinatzale eszenikoa. Formazioa du arkitektura arloan, eta proiektu eszenografikoetan espezializatua, sormena eta esperientzia jartzen ditu jaialdiaren zerbitzura.

Kukuru jaialdia gure elkarlanaren emaitza da, baita gainerako taldearena ere. Lan handiari, ilusioari eta sormenari esker, posible egin dugu edozein familiak edukitzea esperientzia harrigarri honetaz gozatzeko aukera.

Quíenes somos

GURE BALOREAK

Lehiakortasunik ez
Sortzen dugun giroan pertsonak libre sentitzen dira jokatzeko orduan; izan ere, partekatzeko gune honetan ez dago akatsik.

Kooperazioa
Kukuru jaialdia sortzen da pertsonen arteko eskuzabaltasun eta komunikazio ekintza bezala. Ahalik eta gehien izan… orduan eta barre gehiago!

Erantzukizun zibila
Gure langileekiko eta bezeroekiko konpromiso bat dugu: gizartearekiko enpresa arduratsua, jasangarria eta ingurumenarekiko abegitsua izatea.

Etengabeko hobekuntza
Ebaluazio jarraitua egiteko metodoak erabiltzen ditugu, eta kontuan hartzen ditugu erakundeen eta publikoaren balorazioak. Hartara, egunetik egunera jaialdi hobea eskaintzen dugu.